"Mari eta Bali" kartelak iragarriko du Bilboko Aste Nagusia

Alfonso Fernandez de Nograro kartelarekin
BILBOKO UDALA
Actualizado: martes, 27 junio 2017 13:51

BILBO, 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Alfonso Fernandez de Nograro izan da 2017ko Bilboko Aste Nagusiaren irudia aukeratzeko kartel lehiaketaren irabazlea, "Mari eta Bali" izeneko kartelarekin. Aste Nagusia abuztuaren 19tik 27ra bitartean ospatuko da, eta musika, antzerkia, folklorea, suak eta doako 300 jarduera baino gehiago antolatu ditu Bilboko Udalak hiriko kaleetan.

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzi ordezkari eta Jaietako Batzordeko presidente Itziar Urtasunek, epaimahaiko gainerako kideak ondoan zituela, kartel lehiaketaren irabazlea nor den iragarri du astearte honetan.

Aurtengo Aste Nagusia iragartzeko lehiaketara 160 kartel aurkeztu dira, iaz baino %29 gehiago. Kartel gehienak Bilbotik iritsi diren arren, beste hainbat lekutik ere bidali dituzte proposamenak, besteak beste, Bartzelonatik, Valentziatik, Leonetik, Burgosetik, Madriletik, Sevillatik, Kantabriatik, Lleidatik, Huelvatik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik.

Gehienbat diseinuaren arloko profesionalek osatutako epaimahaiak sei kartel finalista aukeratu zituen eta ekainaren 19tik 23ra bitartean, herritarrek euren botoa eman dute. Azkenik, Alfonso Fernandez de Nograro irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du.