Marihuana plantazio bat desegin eta pertsona bat atxilotu dute Irunen

Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 14:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren agenteek marihuana plantazio bat desegin zuten joan den astelehenean Irunen (Gipuzkoa), Anaka auzoko industria pabiloi batean. Gainera, pertsona bat atxilotu zuten, droga trafikoa leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Azkenaldian Anaka auzoko industria nabe batetik marihuana usain handia ateratzen zela jakinarazi zioten Ertzaintzari, eta astelehenean, arratsaldeko 20:00ak aldera, hainbat ertzain toki horretara joan ziren beharrezko egiaztapenak egitera.

   Nabe batean argia ikusi zuten ertzainek eta atea jo zuten; gizonezko batek ireki zien atea, azkenean atxilotu zutena, alegia. Pabiloiko hainbat gunetan 245 marihuana landare aurkitu zituzten, hazkunde maila ezberdinetan, bai eta horrelakoak landatzeko askotariko materiala ere. Laborantza behartuko 16 lanpara, 11 haizagailu eta aire girotuko lau aparatu ere jarrita zeuden. Atxilotua, 46 urtekoa, astearte arratsaldean eraman zuten epailearengana.