Mario Gasek zuzenduriko "Un tranvía llamado deseo" Bilboko Arriaga Antzokian izango da apirilaren 29tik maiatzaren 1era

Actualizado: viernes, 22 abril 2011 17:47

BILBO, 22 Abr. (EUROPA PRESS) -

Tenessee Williams antzerkigile estatubatuarraren "Un tranvía llamado deseo" (Desioa deituriko tranbia) lana izango da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian apirilaren 29tik maiatzaren 1era, Mario gasen zuzendaritzapean, antzoki bilbotarreko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

XX. mendeko estatubatuar dramagile garrantzitsuetako bat izan zen Tenessee Williams. Hainbat aldiz irabazi zituen Pullitzer Saria eta New Yorkeko Antzerki Kritikaren Saria, eta bere obrak zinemara egokitzen direlako da mundu osoan ezaguna.

"Un tranvía llamado deseo" lanaren ezaugarri nagusia bi kulturen arteko liskarra da. Blanche Dubois bere senean ez dagoen AEBetako hegoaldeko emakume erakargarri bat da. Gaztaroaren amaieran dago, eta bertuterako eta hezkuntzarako bere asmoek alkoholismoa ezkutatzen dute.

New Orleansen bizi den bere ahizpa bisitatuko du. Bere ahizpa Stan-ekin ezkonduta dago, poloniar proletario, edale eta karta jokalari zakar batekin. Koinatu eta koinataren arteko liskarrek ezkutuko erakarpen indartsu bat ezkutatzen dute. Nolabait bi gizarteren arteko gatazka sinbolizatzen dute: naturaren indar basatia aurreiritzi moralen aurka.

Juanjo Seoane-k ekoiztutako muntaia honek Mario Gas du zuzendari. Aktoreei dagokienez, Vicky Peña da 'Blanche', eta Urtainen interpretazioagatik Max Saria irabazi berri duen Roberto Alamo, aldiz, 'Stanley'.