Mariola Cantarero sopranoak koplari dedikatutako kontzertua emango du bihar Bilboko Arriaga Antzokian

Mariola Cantarero
IMAGINA
Actualizado: miércoles, 9 marzo 2011 14:48

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Kontzertuen egitarauak aurrera darrai Bilboko Arriaga Antzokian, eta bihar, Mariola Cantarero sopranoa "La Copla" izenburuko emanaldia eskainiko du arratsaldeko 20:00etan hasita. Kontzertua estreinaldia izango da, antzoki bilbotarreko arduradunek nabarmendu dutenez.

Ruben Fernandez-Aguirre pianistak lagunduta, Mariola Cantarerok "koplarentzako opari eta omenaldia izango den" errezitaldi bat eskainiko du, Quiroga, Padilla eta Solano konpositoreen abestiekin, hala nola "Ay, Pena penita pena", "Lola la Piconera", "Francisco Alegre", "El Relicario" eta "El Clavel".

Granadan jaioa, bere jaioterriko Kontserbatorioan egin zituen bere musika-ikasketak Mariola Cantarerok, Granadako Presentación abesbatzan ere ikastearekin batera. Horren ostean, ikasketak sakondu zituen Carlos Hacar kantu-katedradunarekin eta Ruthilde Böesch-ekin, Vienan.

Nazioarteko zenbait lehiaketatan saritu dute, hala nola Bartzelonako "Francisco Viñas", Kordobako "Pedro Lavirgen", San Juan de Puerto Ricoko "Operalia" 1999 eta "Aslico" 2000 lehiaketatan. Halaber, "Opera Actual" 2002, "Ojo Crítico de RNE" 2005, "Premio Revelación del Círculo de Amigos del Liceo" 2003 eta "Premio Imagen de la Ciudad de Granada" 2003 sariak ere jaso ditu.

Besteak beste, Josep Pons, Lopez Cobos, Ros Marba, Arrivabeni, Zedda, Oren, Campanella, Kohn eta Garcia Asensio maisuak izan ditu zuzendari. 2000-2001 sasoian debuta izan zuen Genoako Teatro Comunalen, "Adele"-ren rolean, "Le Comte Ory" obran. Emanaldi horretan lortutako arrakasta handiak Italiako beste antzoki batzuetara eraman zuen, opera berberarekin, eta gero, 2001ko urtarrilean, arrakasta paregabea lortu zuen Genoako Teatro Carlo Felicen, "I Puritani" abestuz.

Harrezkero, Lisboako San Carlos Antzokian, Bartzelonako Liceon, Madrilgo Teatro de la Zarzuelan, Florentzian, Xerezen, Kordoban, Zurichen, Amsterdamen, Las Palmasen, Iruñean, Pesaron, Donostiako Musika Hamabostaldian, Oviedon, Valladoliden, Txileko Santiagon edo Lausanan abestu du.

Bestalde, Ruben Fernandez-Aguirre Barakaldon (Bizkaia) jaio zen 1974. urtean, eta 1996an Vienara joan zen Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka bati esker. Hiru urtez, Austriako hiriburuan Koerrepetizio ikasketak egin zituen, D. Lutz, F. Fanning eta C. Stanischeff irakasleekin. Han lan egingo du Yehudi Menuhin-en Live Music Now nazioarteko agentziarentzat, eta kontzertuak eskainiko ditu Austria osoan. Ondoren, ikasketak hobetzera Munichera (Alemania) joan zen.