Marko Banicek ez du Bilbao Basketen jarraituko

Banicek agur Gescrap Bizkaiari
BILBAO BASKET
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 24 mayo 2012 19:06

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Marco Banicek ez du datorren urtean Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen jokatuko. Azken urteetan taldeko kapitaina izan den jokalari kroaziarrak oso hunkituta eta negar-tantekin esan dio agur talde bilbotarrari, ACB Ligan partidarik gehien jokatu duen jokalaria izanda, 300dik gora partida jokatu baititu Lagun Aro Bilbao Basket, iurbentia Bilbao Basket, Bizkaia Bilbao Basket eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basketen kamisetekin.

Miribillako pabiloiko prentsa aretoan eskainitako prentsaurrekoan, Banic "beste bilbotar bat bezala" agurtu da, eta euskaraz "eskerrik asko, beti zurekin egongo naiz" esanez bukatu du agerraldia. Berarekin batera egon dira mahaian Gorka Arrinda taldearen akziodun nagusia, Pedja Savovic presidentea eta Jon Arrinda ohorezko presidentea. Fotis Katsikaris entrenatzailea eta Alex Mumbru, Raul Lopez eta Roger Grimau jokalariak ere bertan izan dira.

Bilbao Basket uztea bere bizitzako "erabakirik latzena" izan dela ziurtatu du pibot kroaziarrak. "Baina helburu eta motibazio berriak bila noa, nire ibilbidean aurrerapauso bat emateko asmoz", esan du 27 urteko jokalariak.

Hala ere, Bilbon "helburu guztiak" bete dituela nabarmendu du, "txapeldun titulu bat irabaztea izan ezik". "Elkarrekin egin dugunaz harro nago. Ez jaisteko borrokaren eta titulu bat lortzeko lehiatzearen zaporeak dastatu ditut. Eskerrik asko babesagatik eta jokalari eta pertsona bezala hazten laguntzeagatik. Ez dakit nora joango naizen, baino edonora noala ere, bilbotar bat gehiago bezala sentituko naiz eta nire bihotzean eramango zaituztet", gaineratu du.

Banicek esan du zenbait taldek interesa agertu dutela bera fitxatzeko, baina oraindik ezer ez dagoela zehazturik. Aurten momenturik onenak bizi izan dituela adierazi du, Euroliga jokatzeko aukerarekin, eta txarrenak, aldiz, duela bi urte Txus Vidorretaren irtetearekin. Halaber, etorkizunean berriro Bilbon jokatzea gustatuko litzaiokeela ziurtatu du, baita bizi ere. "Hiria maite dut eta bilbotar sentitzen naiz lehenengo momentutik", esan du.

Contenido patrocinado