Marta Urbieta sopranoak eta Alberto Núñez tenoreak errezitaldia eskainiko dute datorren astelehenean Bilboko Arriagan

Marta Urbieta sopranoa
ARRIAGA ANTZOKIA
Publicado: viernes, 9 diciembre 2016 17:11

BILBO, 9 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskal lirika itzuliko da Bilboko Arriaga antzokiko Gelatxoak ekimenera, Marta Ubieta sopranoak eta Alberto Núñez tenoreak eskainiko duten emanaldiarekin. Saioa antzokiko foyerrean izango da, datorren astelehenean, abenduaren 12an, 20:00etatik aurrera.

Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, Urbietak eta Núñezek abesti herrikoiak eta gaur egungo egileenak interpretatuko dituzte. Melodia herrikoien artean, Iparragirreren edo Beobideren zenbait pieza ezagun entzungo dira, eta Julen Ezkurra, Hilario Extremiana edo Carlos Imaz gaur egungo egileen abestiak ere eskainiko dituzte, beste batzuren artean.

Ubieta eta Núñez Mikel N'Dong pianistak lagunduta arituko dira eszenatokian. Horrez gain, errezitaldiak Sabino López de Guereño konpositore eta biolin jole beteranoa izango du, narratzaile eta errezitatzaile gisa. López de Guereño abesti liriko berriak sortzea eta ezagutaraztea bilatzen duen Euskal Kantu Liriko Berriak egitasmoaren bultzatzaile nagusia da, eta kontzertua egitasmo horren barruan dago.

Sarrerak 8 eta 12 euro artean daude salgai www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan eta Arriaga antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.