Martutene-Ospitaleak errepidea azken fasean sartu da Donostiako saihesbidearekin lotzeko bidezubiak eginda

Actualizado: jueves, 3 febrero 2011 14:17

DONOSTIA, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Martutene-Ospitaleak-A-8 lotura eraikitzeko lanak 2008ko urtarrilean hasi ziren, eta orain azken fasean sartu dira, errepide berri hori Donostiako saihesbidearekin lotuko duten bi bidezubiak egitean, Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziaren bitartez, 50 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du, Donostia barneko mugikortasunari hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkion errepide hau zerbitzuan jartzeko.

Errepide berria 2011ko apirilerako ireki ahal izatea espero da, Amarako kaleetan gaur egun ibiltzen diren milaka ibilgailu bereganatuz, aukera emango baitu autobidetik eta Martutenetik ospitale aldera zuzenean joateko, Urumeako autobian barrena.

Gainera, dagoeneko zerbitzuan dagoen Intxaurrondo eta Martutene arteko bide adarrarekin batera, "saihesbide" bat eratuko da Intxaurrondo eta ospitaleak Martutenen barrena lotuta, eta horrek aukera berriak eskainiko ditu Donostiako alderdi batzuetatik besteetarako komunikaziorako.