Marugameko (Japonia) 22 gaztek hainbat egun pasatuko dituzte Donostiako Ekintza ikastolako familiekin

Marugameko gazteak Donostiako udaletxean
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: lunes, 28 julio 2014 17:37

DONOSTIA, 28 Jul. (EUROPA PRESS) -

Japoniako Marugame hiriko 13 eta 15 urte bitarteko 22 gazte Donostian daude, hango Udaleko eta High Schooleko ordezkariek lagunduta. Egunotan Ekintza ikastolako ikasleekin eta haien familiekin egongo dira, aurrera eramaten ari diren truke programa baten harira.

Juan Karlos Izagirre alkateak ongietorria egin die gaur goizean udaletxean. Egun hauek ahalik eta gehien gozatzeko esan die, eta espero duela Donostiatik oroitzapen onak eramatea. Aurten 24 urte betetzen dira Donostia eta Marugame anaitu zirenetik.