Mercadonak supermerkatu berria ireki du Gasteizen, 3,5 milioi euroko inbertsioa eginda

Mercadona berria Gasteizen
MERCADONA
Actualizado: martes, 15 diciembre 2015 14:22

GASTEIZ, 15 (EUROPA PRESS)

   Mercadona konpainiak supermerkatu berria ireki du astearte honetan Gasteizen, Andia Mendia kaleko 10 zenbakian, Lakua auzoan. Denda berrian 3,5 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 40 langile ditu, "lan egonkor eta kalitatezkoarekin". Eraikitzeko eta saltokia martxan jartzeko lanetan 74 hornitzailek hartu dute parte, eta haiek 232 langile izan dituzte eraikitze fasean.

   Enpresak jakinarazi duenez, salmenta guneal 1.500 metro koadro ditu, Mercadonaren ohiko atal guztiekin: harategia, urdaitegia, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Halaber, zenbait atal berritu daude: produktu freskoena (adibidez, arrandegia), labeko solteko produktuena eta fruta eta barazkiena. Era berean, saltokiak atsedenerako eremuak eta aldagelak ditu langileentzat, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere.

   Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:15etik 21:15era. Gainera, 220 bat plazako aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gain, erosketa etxera eramateko zerbitzua du Mercadonak, bere gainerako supermerkatuetan bezala, bai eta telerosketa eta erosketa on line egiteko aukera ere, www.mercadona.es webgunearen bidez.

   Dendaren beste alderdi aipagarri bat izaera ekoeraginkorra da, energiaren kontsumoa %20raino murrizten duten zenbait neurri hartu baititu, hala nola bero berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak.

   Modu honetan, Mercadonak "irmo" eusten dio Euskadin egin duen apustuari, eta jada sei saltoki ditu. Lau Gasteizen daude, eta beste biak Bizkaian (Barakaldon eta Basaurin). Lantaldea 240 pertsonak osatzen dute, denak "kalitatezko enplegu egonkorrarekin". Gainera, duela gutxi, Gasteizen bloke logistiko bat eraikitzen hasi da, estatuko iparraldeko supermerkatuak hornitzeko; horretarako, beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo du lehen fasean, eta 100 lanpostu sortuko ditu.