Mercadonak urriaren 22an irekiko du Barakaldoko supermerkatua eta azaroaren 12an Basaurikoa

Mercadona Gasteizen
Foto: MERCADONA
Actualizado: martes, 8 septiembre 2015 17:09

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Mercadonak urriaren 22an irekiko du Bizkaiko bere lehen supermerkatua, Barakaldon, eta azaroaren 12an Basaurin zabalduko du bigarrena, taldeko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

   Gainera, urte bukaeran edo 2016ko hasieran beste bi irekiko ditu Gasteizen -Lakua inguruan eta Koroatze auzoan-, eta datorren urtean Gipuzkoan ekingo dio bere zabalkundeari, Irunen eta Eibarren establezimenduak irekiz.

   Barakaldoko supermerkatua Megaparken egongo da eta astelehenetik larunbatera irekiko du, 09:30etik 21:30era. Basauriko establezimenduak 09:15etik 21:15era irekiko du eta aparkaleku propioa izango du. Mercadonako ordezkariak pozik agertu dira irekiera berriekin eta kokatuta dauden tokiekin, "hirigunetik oso hurbil daudelako" eta helburua "udalerriotan dagoek merkataritza eskaintza osatzea delako".

   Supermerkatu berriek 40na langile izango dituzte, gutxi gorabehera, "lehenengo egunetik enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin". Ildo honetan, Merrcadonako lan politikaren ardatzak "egonkortasuna, familia bizitzarekin bateratzea, etengabeko formakuntza eta barne sustapena" direla gogorarazi dute.

   Oinarrizko langilearen hasierako soldata hileko 1.270 euro gordin izango da -1.101 euro garbi-, gehi helburuengatiko bat edo bi hobari, antzinatasunaren arabera.

   Barakaldoko zein Basauriko establezimenduek 1.500na metro koadroko salmenta guneak izango dituzte, supermerkatuen ohiko atalekin: elikagaiak, edariak, garbitasun produktuak, norberaren higienea eta animalientzako janariak. Gainera, produktu freskoen salmentarako eredu berriak izango dituzte, baita formakuntza gela, biltegia, makina gela eta aldagelak ere.

   Mercadonak hiru suppermerkatu ditu jada Gasteizen, eta urte bukaeran edo datorrenaren hasieran beste bi zabalduko ditu. Halaber, Bilbon (bi), Santurtzin eta Berangon irekiko ditu hurrengo establezimenduak Bizkaian, 2016 eta 2017 artean, eta Gipuzkoan, Irunen eta Eibarren, 2016an.