Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina egingo da datorren astean Bilbon

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bilboko Udaltzaingoak zaintzarako eta kontrolerako kanpaina berezia jarriko du abian otsailaren 13tik 19ra bitartean, merkantzien garraiorako ibilgailuak Trafikoko Legearen eta Garraioen Antolamenduari buruzko Arautegiaren arabera jardun dezaten, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

   Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bide Segurtasunerako 2012ko Plan Estrategikoaren barruan dago. Trafikoari buruzko Legea dela-eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela (IAT eginda, zama behar bezala jarrita, argiak ondo erregulatuta eta pneumatikoak egoera onean) egiaztatuko dute udaltzainek.

   Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Bilboko Udaltzaingoak Garraioen Antolamenduari buruzko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri dira ziurtatu beharrekoak: garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak; gidariaren trebakuntza; merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

   Horrela, Bilboko Udaltzaingoak egunean kontrol-saio bi egingo ditu hiriko leku jakin batzuetan, kanpainak irauten duen zazpi egunetan, jokabide okerrak saihestu nahian.

   Iaz, Bilboko Udaltzaingoak bederatzi kontrol egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak: kontrolatutako ibilgailuak 204 izan ziren, eta jarritako salaketak 18; salaketa horietatik, bat garraio-txartela ez izateagatik izan zen, 13 zirkulazio-baimena ez izateagatik, eta bana derrigorrezko asegurua eta gidabaimena ez izateagatik eta beste kontzeptu batzuengatik.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.