"Merkatua", "Goiener" eta "Merkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako" proiektuak, 2016ko Elkarlan sariak

Publicado: viernes, 9 diciembre 2016 11:43

BILBO, 9 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) ostiral honetan argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Elkarlan sarien bigarren edizioko hiru irabazleak: Portugalete Zaharrako Larrantxe auzo elkartearen "Merkatua", Goiener elkartearen "Goiener" eta Reas Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen "Merkatu soziala, bestelako ekonomia bizi hobe baterako" proiektua.

Aurkeztu diren proiektuak aztertu eta baloratzeko eratu den eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria buru izan duen batzordeak erabaki du hiru proiektuok saritzea balio publikoa sortzeko duten ahalmenagatik, gizarte inpaktu handikoak izateagatik eta kolektibotasunetik lagunduz egiteagatik; gizarteak antolatu eta jarduteko duen gaitasunaren eredua sortzeko ahalmenagatik, eta izaera berritzailea izateagatik.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, saritutako hiru proiektuetako bakoitzak 6.000 euro, proiektua ebaluatu, hobetu eta perfekzionatzeko urtebeteko aholkularitza eta ekimenaren berri emateko jarduerak jasoko ditu.

Lehiaketaren bigarren edizioan, Eusko Jaurlaritzak gizarte eragileen parte hartzea, gardentasuna eta herritarrei entzutea eta kontsulta egitea bultzatu nahi izan ditu. Lehiaketan guztira 49 proiektu jaso dira.