Metro Bilbaok 824.000 bidaiari gehiago izan ditu urteko lehenengo hiruhilekoan

Bilboko metroko geltoki bat
EP
Actualizado: viernes, 1 abril 2011 19:06

BILBO, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaok 23.893.065 pertsona garraiatu ditu guztira 2011. urteko lehenengo hiruhilekoan, hau da, 2010eko tarte berean baino 824.577 gehiago, %3,57ko igoera, beraz, konpainiako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, bi arrazoi nagusik eragin dute bidaiarien gehikuntza. Alde batetik, martxoan hainbat ekitaldi masibo egin dira eta metroak zerbitzu bereziak eskaini ditu. Horrela, metropoliko trenaren enpresak garraio-eskarira egokitu du bere eskaintza, eta

bezeroek ondo erantzun dute.

Zerbitzu berezi aipagarrienak, Athletic-Celtic futbol partida (37.319 balioztapen San Mamesen), Ferroforma eta Bricoforma BECen (10.922 bezero BECen, normalean baino %58 gehiago), Bilboko inauteriak (185.663 joan-etorri, 2010ean baino %22,5 gehiago) eta Algortako eta Sestaoko inauteriak (164.587 bidaiari) izan ziren.

Hala ere, urteko lehen hiruhilekoan izandako bidaiarien gehikuntzaren arrazoi nagusia otsailaren 28an metroko sarera erantsi den Arizeko geltokia da, zerbitzuko lehenengo hilabetean, geltoki berrian 223.932 balioztapen zenbatu baitira. Arizeko zerbitzuak dakarren %50eko igoera Metro Bilbao lehenengoz erabiltzen duten bezeroak dira.

Lehenengo hiruhilekoan lortutako kopuru hori metroko geltoki guztietako bezero guztien %2,58 dira. Horrela, Arizeko geltokia San Inazio eta Basarrateko geltokien pare jarri zerrenda orokorrean, Portugaleteren aurretik, eta Zazpi Kaleak, Abando eta Moyuako geltokiek dituzten lehenengo tokien atzetik.

Arizeko bidaiaririk gehienek lanera joateko hartzen dute metroa. Izan ere, trafikorik handieneko orduak goizeko 7:00etatik 9:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara dira. Lantokirako bidaia horietan, Basauriko biztanleak batez ere Bilboko erdigunera doaz, hau da, Zazpi Kaleetara, Abandora eta Moyuara. Marka martxoaren 1ean egin zen, inaugurazioaren biharamunean, 8.095 balioztapenekin.

Bestalde, Arizeko geltokia irekitzeak martxoan eragin duen bidaiarien hazkunde nabariaren barruan, daturik aipagarrienetako bat da pertsona horien ia erdia berriak direla Metro Bilbaoren bezeroen artean (%45).

Horren harira, sozietate publikoak Eyba aholkularitza enpresari eskatu dion azterlanaren arabera, bezero-hartze horri esker lanegunetan guztira 1.043 auto atera ditu kaleetatik, batez ere Basaurin eta Bilbon.