Metro Bilbaok 87,5 milioi bidaia egin ditu 2015ean

Bilboko metroko Moyuako geltokia
Europa Press
Actualizado: lunes, 8 febrero 2016 16:36

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Metro Bilbaok 87.535.815 bidaiarekin eta balantze positiboarekin itxi du 2015. urtea, hala enpresak zituen aurreikuspenei dagokienez (%0,44ko gorakada), nola iazko urteko baliozkotze kopuruari dagokionez (%0,16). Zehazkiago, 2014an baino 138.421 bidaia gehiago zenbatu dira 2015ean, eta urte hasieran aurreikusitakoak baino 380.234 balioztatze gehiago egin dira.

   Metro Bilbaoko arduradunek jakinarazi dutenez, bi urtez jarraian (2012 eta 2013) baliozkotze kopuruak behera egin ondoren, 2014an bidaia kopuruak gora egin zuen berriro, eta 2015eko zifrei esker goranzko joera hori finkatzea lortu da, are gehiago kontuan izaten bada 2015ean 2014an baino lanegun bat gutxiago egon dela.

   Beste datu esanguratsuei dagokienez, urte osoan gehien erabili den geltokia Moyua izan da, 6.220.196 bezerorekin (%7,11), eta ondoren Indautxu, 6.184.740 bidaiarekin (%7,07). Urria izan da balioztatze gutxien izan dituen hilabetea, 7.960.273 bidaiarekin. Gehien erabili den ibilbidea Abando-Santutxu izan da (734.191 joan-etorri) eta, bigarren postuan, Alde Zaharra-Santutxu (634.525). Joan-etorri handieneko ordu tarteak 14:00etik 15:00era eta 08:30ettik 09:30era bitartean izan dira.

BALORAZIOA

   Bestalde, bezeroek "oso balorazio positiboa" egin diote metrori garraio publiko gisa. Metro Bilbaok bezeroen artean urtero egiten duen kalitate inkestan, "oso ongi altua" ematen diote, batez beste 10etik 8 baino emaitza handiagoa jasota. Aipamen berezia merezi izan dute geltoki zein trenen garbitasunak, puntualtasunak eta segurtasunak.

   Halaber, bezeroaren iritziz, Metro Bilbaok estatu osoko garraio publikoko enpresa lider izaera berretsi du 2015ean. Kontsumitzailearen Asebetetzeari buruzko Stiga Indizearen arabera, bezeroek ondoen baloratutako enpresa izaten jarraitzen du Metro Bilbaok, 10etik honako puntuazioak jasota: 8,9 irudian, 8,6 zerbitzuan, 8,5 fideltasunean eta 8,9 preskripzioan.

   Gainera, "bezero konprometituak" parametroan, aztertutako 21 azpisektoreen artean (garraioa, banka aseguruak, hotelak, elikagaien banaketa, ur, gas, elektrizitate horniketak, moda...) Metro Bilbao "enpresa lider absolutua" dela azpimarratu du.

   Azkenik, OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeak estatu mailako garraio publikoari buruzko inkesta bat egin zuen 2015ean, eta, emaitza gisa ondorioztatu da, orokorrean, Bilboko garraio publikoak eta, bereziki, Metro Bilbaok puntuaziorik onenak jasotzen dituztela. Hala, "merituaren saria" jaso dute biek, zerrendako lehenbiziko postua betetzeagatik.

WIFI

   Bestalde, urte osoan geltokietan wifi izan den lehen urte osoa izan da 2015. Libre eta doan eskani da konexioa, Premium ere bai, hamar geltokitan. Egunean batez beste 11.646 sartze eta hilean 350.000ra iritsita, urtea 3.111.906 konexiorekin amaitu da.

   Gehien erabiltzen dutenen adina 25 eta 34 urte artean dago; horien artean %52,3 emakumeak eta %47,7 gizonezkoak dira. Konektatutako tresnetatik, %92 smartphoneak, %5 tabletak eta % 3PCak izan dira. Zerbitzuak metroaren zain zauden bitartean konektatzen uzten du, eta harrera ona izan du metropoliko trenaren bezeroen artean.