Metro Bilbaok "Titan Desert" argazki-erakusketa inauguratu du Zazpi Kaleetako geltokian

Aurkezpenean parte hartu duten Prego eta Heras erakusketa ikusten
METRO BILBAO
Actualizado: jueves, 10 febrero 2011 18:20

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaok "Titan Desert" txirrindularitza lasterketari buruzko argazki-erakusketa ibiltaria inauguratu du gaur Zazpi Kaleetako geltokian. Basamortuan zehar 500 kilometro astebetean egiten dira lasterketan. Erakusketa ibilbidearen gogortasuna eta basamortuko jendearen bizimodu latza islatzen duten 13 argazkik osatzen dute.

Aurkezpenean lasterketa horretan parte hartutako zenbait txirrindulari egon dira, hala nola Roberto Heras, Ramon Gonzalez Arrieta, Luis Uribeetxebarria eta Juantxu Abasolo; Iñaki Prego Metro Bilbaoko kontseilari ordezkaria izan dute lagun.

Irudiak Zazpi Kaleetako geltokian egongo dira ikusgai -Mallonako igogailuaren korridorean- otsailaren 23a arte. Biharamunean Abandora helduko dira eta martxoaren 9a arte han izango dira ikusgai. Ibilbidea Portugaleteko geltokian amaituko da, martxoaren 10etik 20ra.