Metro Bilbaok zerbitzu berezia emango du datorren astelehenean, Iron Maiden taldearen BECeko kontzerturako

Metroaren zerbitzu bereziak astelehenean
Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 12:38

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaok zerbitzu berezia jarriko du martxan datorren astelehenean, maiatzaren 27an, Iron Maiden taldeak Barakaldoko BECen eskainiko duen kontzertura joan nahi duten guztiei garraioa eskaintzeko. Banda britainiarrak "Maiden England" Europako bira hasiko du BECen.

1975ean sortutako Iron Maiden heavy talde mitikoak 90 milioi disko baino gehiago saldu ditu bere ibilbide osoan, eta 2007. urtean izan zen azken aldiz Bilbon, BBK Live jaialdian jotzen.

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, zerbitzua indartuko du kontzertua hasi baino ordubete lehenago eta amaitu eta ordubete geroago. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Era berean, konpainiako iturriek gogoratu dute zerbitzu berezi hirukoitza izango dela igandean, maiatzaren 26an, egun horretan izango diren hiru ekitaldiren ondoriozko eskaria asetzeko: Portugaleteko Ibilaldia, Athletic-Levante futbol partida eta Rihannak BECen emango duen kontzertua.

Erosoago ibiltzeko, garaiz joateko eta joan-etorriko txartela erosteko gomendatu die Metro Bilbaok bezeroei. Horrez gain, geltokietako langileei beti jaramon egiteko ere eskatu die.

Contenido patrocinado