BILBO 23 May. (EUROPA PRESS) -
Metro Bilbaok zerbitzu berezi hirukoitza prestatu du iganderako, maiatzaren 26rako, egun osoan zehar, Portugaleten ospatu eta Sestao eta Santurtzira helduko den Ibilaldia, Athleticen eta Levanteren arteko partida eta Rihannak BECen emango duen kontzertua direla eta, konpainiak jakinarazi duenez.
Horrela, Ibilaldia Portugaleten ospatuko da nagusiki (Sestao eta Santurtzira ere heltzen da zirkuitua), eta 9:00etatik 14:30era, Basauri-Santurtzi tartean bost minutuan behin ibiliko dira trenak, Etxebarri-Bidezabal tartean hamar minutuan behin eta Etxebarri-Plentzia tartean 20 minutuan behin.
Halaber, 14:30etik 17:00etara, Basauri-Santurtzi tartean hamar minutuan behin ibiliko da metroa, Etxebarri-Bidezabal tartean bezala, eta Etxebarri-Plentzia tartean 20 minutuan behin. Azkenik, 17:00etatik 22:00etara, Basauri-Santurtzi tartean bost minutuan behin, Etxebarri-Bidezabal hamar minutuan behin eta Etxebarri-Plentzia tartean 20 minutuan behin ibiliko dira.
Bestalde, Athleticek eta Levantek 20:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko duten partida dela eta, metroaren zerbitzua indartuko da partida hasi baino ordubete lehenago eta geroago.
Azkenik, Rihanna abeslariak Barakaldoko BECen 21:30etik aurrera Diamonds World Tour bira dela-eta emango duen kontzertuaren inguruan,
Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren aurretik eta ondoren.
Metro Bilbaoko arduradunek bezeroei gomendatu die denbora nahikoarekin bidaiatzeko eta joan-etorriko txartela erosteko. Era berean, geltokietako langileei jaramon egiteko eskatu die.