Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du bihar gauean, inauteriak direla eta

Metroaren unitate bat
METRO BILBAO
Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 19:15

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaok zerbitzu berezia jarriko du bihar gauean, inauteriak direla eta. Indartzea ospakizun horren unerik jendetsuenean izango da, larunbat gauean eta igande goizaldean, alegia.

Konpainiako iturriek adierazi dutenez, zerbitzua indartzen da gau horretan jaiaz gozatzera irtengo diren milaka pertsonei garraioa errazteko, bidaia seguru eta erosoa eskainiz.

Horrela, bihar gauean 15 minutukoa izango da Etxebarri eta Bidezabal arteko maiztasuna; Etxebarri-Plentzian eta Ariz-Santurtzin, berriz, 30 minutukoa. Joan den larunbatean bezala, trena Arizen hartu eta 1. lineara joan nahi dutenek Etxebarri eta San Inazio arteko edozein geltokitan trenez aldatu beharko dute.