Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du igandean, Athleticen partidarako eta Rise Against taldearen kontzerturako

Actualizado: viernes, 2 octubre 2015 12:25

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Metro Bilbaok zerbitzu berezia diseinatu du igandean izango diren bi ekitalditarako. Alde batetik, arratsaldean zerbitzua indartuko du, Athleticek eta Valentziak 16:00etan San Mamesen jokatuko duten partidarako, eta bestetik, gauez ere izango da zerbitzu berezia, Rise Against, Refused eta Berri Txarrak taldeek Barakaldoko BECen emango duten kontzerturako.

   Horrela, normalean zerbitzua 23:00etan bukatzen den arren, kontzertua bukatutakoan zirkulazioari ekingo dio berriro metroak, Bizkaia Arenan kontzertua ikustera joan diren pertsona guztiak etxera itzul daitezen ahalbidetzeko, konpainiak jakinarazi duenez.

   Bestalde, Metro Bilbaok berriro ekingo dio ateak zabaltzeko programari, eta talde bisita gidatuak eskainiko ditu goizez eta arratsaldez. Instalazioetan zehar izango diren bisiten bitartez, zerbitzuaren funtzionamenduaren gaineko ezagutza sakontzeko aukera eskainiko da.

   Bisita gidatua eskatzeko www.metrobilbao.eus/eu/atencion-al-cliente-eu/solicitar-visita-guiada-eu helbidera jo behar da. Bisitak metroaren eraikin nagusian hasten dira, Bilbon; taldeei zuzendutako bideoa ikusi

ondoren, garraiobide honen egiazko "burmuina" den Aginte Zentralizatuko

Postura (ATN) egiten da bisita.

   Jarraian, beti gidari espezializatuaren laguntzaz, metroko geltokien gaineko ikuspegi ezberdinez gozatzeko aukera izaten du taldeak. Gidaritza kabinan bidaia egin eta gero, Arkitekturako Brunel Saria jaso

duen Sarrikoko geltokian bukatzen da bisita.