Miguel de Unamuno omenduko du Bilboko Udalak larunbatean, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Miguel de Unamuno omenduko dute bihar
Bilboko Udala
Actualizado: viernes, 30 diciembre 2011 14:30

BILBO, 30 Dic. (EUROPA PRESS) -

Miguel de Unamuno idazle eta pentsalari bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrenarekin batera, Bilboko Udalak, Iñaki Azkuna alkatea buru dela, omenaldia eskainiko dio larunbat honetan, abenduaren 31n, bere izena daraman plazan, eguerdiko 12:00etan hasita.

Errespetua erakusteko ekitaldi honen bidez, Bilbok bat egingo du Espainiako zenbait hiriburuk egun horretan bertan egingo duten omenaldiekin, esaterako Bilboko intelektuala hil zeneko hiria, Salamanca, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Idazlea, filosofoa, baina batez ere intelektuala, Miguel de Unamuno Zazpi Kaleetako Erronda kalean jaio zen 1864ko irailaren 29an. Bigarren mailako ikasketak Bilbon eta Filosofia eta Letretako karrera Madrilen egin ondoren, Unamunok Grezierako Katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean, 1891n. Hortik aurrera, 1898ko belaunaldiko kide izan zen saiakeragile, nobelagile, poeta eta antzerkigilea lotuta geratu zen Salamancara eta bertako unibertsitatera.

1900ean Salamancako Unibertsitateko errektore izendatu zuen, eta 1914an kargutik kendu zuten arrazoi politikoak zirela-eta. Hendaian erbesteratuta egon ondoren, Unamuno itzuli egin zen bere harrera-hirira, Primo de Riveraren diktadura bukatu zenean. Horrela, bere karrera akademikoarekin jarraitu zuen. Salamanca izan zen bere etxea eta azken lan intelektualen eta adierazpen politikoen aterpe, 1936ko abenduaren 31n hil zen arte.

Nabarmentzekoak dira Unamunok gizakiaren bizitzari, larritasun espiritualari edo askatasunaren inguruko bertute zibikoei buruzko gogoeta filosofikoak. Gaur egun, hil zenetik 75 urte igaro direnean, gai horiek indarrean daude oraindik filosofiaren, literaturaren edo politikaren arloan.