Miguel Velayos poetak "Identidad de edades" liburua aurkeztuko du bihar Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 15:16

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Miguel Velayos Avilako (Espainia) idazlearen "Identidad de edades" poema liburuaren aurkezpena izango da bihar Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Liburuen ohiko aurkezpenetatik urrun dagoen ekitaldia izango da, antzerki-ikuskizun gisa egituratuko baita, eta antzezlanaren testua liburuko poesiak berak osatuko du. Egilea bera antzezle den eta Montse Ortiz aktoreak zuzentzen duen ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da.

Bidebarrieta Kulturguneko iturriek adierazi dutenez, Vitruvio argitaletxeak plazaratu duen "Identidad de edades" Miguel Velayosen (Avila, 1979) laugarren liburua da. 50 bat poemen inguruan egituratzen diren hiru zatitan eratzen da, eta zati horietan zenbait gai garatzen dira, hala nola maitasuna, maitasun eza, muin politikoak, sozialak eta ikerketa pertsonalak.

Egitasmo berri honen bidez, egileak poesiarekin esperimentatzea bilatzen du, antzerkiko baliabideak erabiliz, ikus-entzuleek poesiak "bizi eta sentitu" ahal ditzaten, horiek entzutera mugatu beharrean. Proposamen eszeniko horrek hitz poetikoan sakontzea eta antzerkiaren bitartez ahalik eta pertsona gehienengana heltzea ere bilatzen du.

Miguel Velayos idazle eta aktorea Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatua da, eta idazkera sortzaile klaseak ematen dizkie, besteak beste, Estremerako (Madril) espetxeko zenbait presori. Lau poesia liburu argitaratu ditu, eta izen handiko zenbait poesia eta narrazio lehiaketa irabazi ditu.