Mikel Urdangarin musikariak eta Traspasos dantza taldeak "Nora" ikuskizuna eskainiko dute gaur Donostian

"Nora" ikuskizuneko dantzari bat
DONOSTIA KULTURA
Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 10:26

DONOSTIA, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Mikel Urdangarin musikari bizkaitarrak eta Traspasos konpainiako dantzariek "Nora" ikuskizuna eskainiko dute gaur Donostian, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, iluntzeko 21:00etatik aurrera, Donostia Kulturak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Urdangarinen doinuak eta Traspasos dantza taldearen mugimenduak bat egiten dute "Nora" ikuskizunean. Proiektu berri honetan musika eta dantza elkartzen dira, ikus-entzuleek hainbat sentsazio lortuko dituzten bi hizkuntza unibertsalen bidez. Nika Bitchiashviliren biolina eta Koldo Uriarteren pianoaren laguntzarekin osatzen da abentura berri hau.

Sarrerak sei eurotan daude salgai Lugaritz Kultur Etxeko, Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxa, Servikutxa eta www.kutxa.net webgunea).