Milioi bat lagunetik gora hartu du parte Aste Nagusi "bikain" batean

El alcalde donostiarra, Eneko Goia.
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 21 agosto 2017 17:43

DONOSTIA, 21  (EUROPA PRESS)

Guztira, 1.140.000 lagun inguruk parte hartu dute Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi ezberdinetan. 2017ko Aste Nagusia "goi mailakoa" eta "bikaina" izan da, Eneko Goia alkateak gaur nabarmendu duenez. Hala ere, bi puntu beltz nabarmendu ditu Goiak: Urgullen gertatutako sexu erasoa eta Bartzelonan eta Cambrilsen gertatutako erasoak, "horrek tristetu egin baitu Aste Nagusiko giroa".

Donostiako Udalean egindako prentsaurrekoan, Goiak aurtengo edizioaren programa guztia goitik behera osatu izana eta jendearen parte hartzea ere haundia izan dela azpimarratu du alkateak.

Alkateak adierazi duenez, "Artillero", festa hasten duen ekitaldia eta Easo Abesbatzak, Kresala Elkarteak, udalbatzako kideek eta La Oreja de Van Gogh taldeak burutua, "biribil" atera zen.

Baita Saguesko zabalgunean egindako kontzertuen "jendetza" azpimarratu izan nahi du, 86.000 pertsona guztira. Nabarmentzekoak La Orega de Van Gogh taldearen kontzertura joan ziren 20.000 pertsona, eta Morat-en izan ziren 18.000 entzule.

Halaber, su artifizialen arrakasta goraipatu du, 475.000 ikusleekin, RICASA etxeak eskainitako ikuskizun piromusikalean izan ziren 100.000 pertsona edota arratsaldero Ondarreta hondartzan izandako zinema saioetan egon diren 600 pertsona ere nabarmendu izan nahi ditu.

Bestalde, Goiak gailendu du Boulevard-a "musika banden zaleentzako agerleku nagusia" izan dela, sei mila pertsona baino gehiagorekin. Festan izandako delituei dagokienez, lehengo urtean baino gutxiago izan direla adierazi du, eta nagusiki lapurretak, bat etxebizitza batean eta bestea larderia erabiliz, non bost gazte atxilotuak izan ziren, eta ebasketan "jendetza tartean" izan dela azaldu du.