Minbizia duten haurrei elkartasuna adierazteko eguna ospatuko da Bermeon otsailaren 21ean

Foto: BERMEOKO UDALA
Actualizado: jueves, 13 febrero 2014 13:49

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Bermeok (Bizkai) minbizia duten haurrei elkartasuna adierazteko eta haiei eta haien familiei babesa emateko elkartasun eguna egingo du otsailaren 21ean, hilaren 15ean ospatzen den Minbizia duten Umeen Nazioarteko Egunaren harira, eta herritarren ekimen bati esker.

   Horrela, ekimenaren sustatzaileek bermeotar guztiei eskatu diete egun horretan "Eutsi gogor" kamiseta edo laranja koloreko zeozer jantzita eramatea eta balkoietan zapi laranjak jartzea, "herria elkartasuna adierazteko marea laranja batean bihurtzeko", Bermeoko Udaleko iturriek adierazi dutene.

   Gainera, eguerdiko 12:00etan elkarretaratze bat egingo da Goiko plazan. Helburua da ume hauek eta beren familiak bizitzen ari diren egoera gizarteratzea, haurren minbiziaren gaiari buruz sentsibilizatzea eta, aldi berean, Bermeoren babesa, berotasuna eta laguntza helaraztea. Horrela, Bermeoko Udalak herritar guztiak elkarretaratzean parte hartzera animatu ditu.

   Halaber, Berton elkarteko denda eta tabernetan itsulapikoak jarriko dira, Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Haurren Elkartearentzat dirua biltzeko. Itsulapiko hauek, gutxi gorabehera hil batean zehar egongo dira herriko denda eta tabernetan. "Eutsi gogor" kamisetekin jasotzen den dirua ere Aspanovas elkartera zuzentzen da.