Mondragon Engineering & Bussines Solutions eta Bascotecnia Group enpresek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Actualizado: jueves, 10 marzo 2016 13:49

DONOSTIA, 10 (EUROPA PRESS)

   Mondragon Engineering & Business Solutions eta Bascotecnia Group erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu dute, bezeroen nazioarteko proiektu premietarako irtenbide globalak eskaintzeko instalazio edo azpiegitura industrial nahiz orokorren ingeniaritzaren, eraikuntzaren eta kudeaketa integralaren bitartez.

   Baterako proposamenak, beraz, era guztietako proiektu konplexuak betearaztea izango du helburu, bi enpresek nazioarteko merkatuetan dauzkaten esperientzia zabalean, malgutasunean eta jakintza metatuan oinarrituta.

   Gaur egun, bi enpresak zenbait sektore eta merkatutako lehenengo negozio proposamenak egiten ari dira hitzarmen honen esparruan; esate baterako, Angolan, Aljerian, Bolivian, Frantzian, Mexikon eta Iranen. Aliantza honetako proiektuen katalogoak zenbait sektore ditu xede, hala nola hezkuntza, industria eta logistika, ura eta energia, nekazaritza, oil&gasa, azpiegiturak eta teknologiak. Gaur egun, gainera, 50etik gora herrialdetako nazioarteko proiektuetan parte hartzen dute dagoeneko.

   Aliantza berri honen balio nagusia bi enpresen gaitasunen eta esperientzien batura denez, gaur egungo bezeroei zerbitzu eraginkorragoa eskaini eta dimentsio handiagoko nazioarteko proiektuetan parte hartu ahal izango dute.

ERAKUNDE SINATZAILEAK

   Mondragon Engineering & Business Solutions (Mondragon EBS) Mondragoneko negozio unitatea da, eta, bertako enpresek ingeniaritzaren zein aholkularitzaren arloko esperientzia handia dutenez, bezeroei irtenbide globalak eskaintzen dizkie proiektu integralen bitartez, nazioarteko hedapena sustatzen laguntzeko.

   Mondragon EBSen balio proposamenaren oinarria hezkuntzaren, industriaren eta logistikaren, uraren zein energiaren eta azpiegituren nahiz teknologiaren arloko irtenbide globalak eskaintzea da. Mondragon EBSek, hain zuzen ere, ondo baino hobeto prestatutako 1.000 profesional baino gehiago ditu, baita merkatuan daramatzan 25etik gora urteko ibilbide luzeagatik aitortutako jakintza metatua ere.

   Bestalde, Bascotecnia Group Donostian sortu zen 1976. urtean, burdingintza eta metalgintza industrialarien talde baten ekimenez, eta sektoreko nazioarteko proiektuak sustatzea dauka helburu. Instalazio industrialen arloko proiektuen eskaria gero eta handiagoa denez, Bascotecnia Groupek beste sektore batzuetan dibertsifikatzeko aukera izan du, harik eta bere sozietateen zein nazioarteko zenbait merkatutako aliantza sendoen bidez erreferentziako posizio globala lortu arte.

   Gaur egun, Bascotecnia Group kontratista orokorra da, eta instalazio industrialen ingeniaritzako, diseinuko nahiz eraikuntzako irtenbideak eskaintzen dizkie bost kontinenteetan "giltza eskura" zerbitzu integralak eskatzen dizkioten era guztietako bezeroei.