BILBO, 3 (EUROPA PRESS)
Mondragon Unibertsitateak (MU) ate irekien jardunaldia egingo du larunbatean, otsailaren 4an, Bilboko egoitzan, Bilbao Berrikuntza Faktorian, bertako hezkuntza eredua azaltzeko eta, zehazki, Enpresagintza Fakultatean eskaintzen dituen graduen berri emateko.
Ateak zabaltzeko jardunaldia interesdunei eta euren familiei bideratuta dago, eta Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera, MUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Jardunaldien inguruko argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke (www.mondragon.edu/prest), edo, bestela, 902 110 436 telefono zenbakira deitu.