Mondragon Unibertsitateak ezohiko matrikula epea zabalik du uztaila bukatu arte

Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 14:38

BILBO, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Mondragon Unibertsitateak ezohiko matrikulazio epea zabalik du plaza libreak dauden titulazioentzako, uztaila bukatu arte. Oraindik titulazioren batengan interesik duenak dagokion fakultatearekin harremanetan jarri daiteke gaiaren inguruan informazioa jaso eta jarraitu beharreko pausoen berri jakiteko.

Zehazki, Mondragon Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, Ingeniaritzatan interesatuta daudenak Goi Eskola Politeknikora deitu (943 73 97 56) edo idatzi (idazkaritza.mgep@mondragon.edu) dezakete.

Halaber, Enpresa Kudeaketan edo Ekintzailetasunean interesa dutenek, Enpresagintza Fakultatera deitu (943 71 80 09) edo idatzi (rigarza@mondragon.edu) dezakete.

Azkenik, Ikus-entzunezkoetan edo Hezkuntzan interesatuta izatekotan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko telefonora (943 71 41 57) edo posta elektronikora (harrera.huhezi@mondragon.edu) deitu edo idatzi dezakete.