Mondragon Unibertsitateak MUn euskaraz! bideo lehiaketa jarri du martxan

Actualizado: martes, 28 enero 2014 13:43
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Mondragon Unibertsitateak MUn euskaraz! izeneko bideo lehiaketa jarri du martxan apirilaren 16ra bitartean. Unibertsitateko eguneroko harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen bideo bat sortu behar da, gehienez hiru minutuko iraupena izango duena, eta ondoren Youtubera igo.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, bi sari egongo dira, bata 300 eurokoa, epaimahaiak emango duena, eta bestea 200 eurokoa, Youtuben ikusle gehien izaten dituen bideoak jasoko duena. Irabazleak maiatzean emango dira jakitera.

   Bideoak helburuarekin bat datorren mezua izatea baloratuko dau, bai eta euskara zuzen eta egokian ekoiztua egotea. Bideoan MUko logoa eta gutxienez MUko campusen bateko irudiak agertu behar dira, eta bideoak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, ez baita onartuko
aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

   Sariak erabakiko dituen epaimahaia bost lagun inguruk osatuko dute, eta gehien gustatzen zaien bideoa aukeratuko dute. Lanak apirilaren 16ra arte aurkeztu beharko dira, eta sari banaketa maiatzean egingo da.