Mondragon Unibertsitateak proiektuen kudeaketa eta lehiakortasunari buruzko topaketa bat antolatu du azaroaren 4an

Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 11:37

DONOSTIA, 31 Oct. (EUROPA PRESS) -

Mondragon Unibertsitateak proiektuen kudeaketari eta lehiakortasunari buruzko doako jardunaldi bat eskainiko du azaroaren 4an, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, interesa duten guztiei irekia. Topaketa Orona Ideo campusean izango da, Hernanin (Gipuzkoa), eta proiektuak kudeatzen dituzten enpresen negozio emaitzak hobetzeko lehiakortasun gakoak ezagutzera ematea da helburua.

Mondragon Unibertsitateak jakinarazi duenez, proiektuak kudeatzeko ohiko metodoen inguruko ikerketa ugarik erakusten dute proiektuen %44 soilik amaitzen direla denboraz, hasieran aurreikusitako denbora baino %222 gehiago behar izaten dutela, planifikaturiko hasierako kostuaren %189ko kostua dutela eta amaitu aurretik %30 bertan behera uzten direla.

Planifikatzerakoan negozio helburuak lortzeko edo funtsezko alderdiak eta jardunbide egokiak ezagutzeko enpresetan proiektuen kudeaketa ona egiteak duen garrantzia erakusten duten datuak emango dira ezagutzera jardunaldian. Gainera, arrakasta izan duen kasu bat aurkeztuko da, Irunen kokaturik dagoen Mecanoplástica enpresaren kasua, alegia; bertan, proiektuak kudeatzeko Kate Kritikoa metodoa aplikatu da eta proiektuen %95 garaiz eta aurrekontu barruan amaitu dituzte.

Proiektuen Kudeaketa ikastaro aurreratuaren barruan kokatzen da jardunaldia. Ikastaro hori azaroaren 27tik 2015eko otsailaren 12ra bitartean emango da Mondragon Unibertsitatearen Orona Ideo campusean.