Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako eraikin berria inauguratuko da asteazken honetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 mayo 2013 14:13

BILBO 21 May. (EUROPA PRESS) -

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) Aretxabaletako campusean (Gipuzkoa) duen eraikin berria inauguratuko du asteazken honetan, maiatzaren 22an. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, bisitari eta gonbidatu guztiek bisita gidatua egingo dute eraikin berrian.

Aretxabaletako eraikin berrian Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak eskaintzen dira. 2.400 metro koadroko campusa ikasketa teoriko eta praktikoak eskaintzeko dago egokitua, eta sormen laborategia da bere berrikuntza nagusia.

Inaugurazio ekitaldia eguerdiko 12:30ean hasiko da, eta Uriarterekin batera, Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea egongo da, besteak beste.

Contenido patrocinado