Mondragoneko kooperatibak 50 kilometro baino gehiagorekin parte hartzen ari dira Korrikan

Mondragoneko kideak Korrikarako prestatzen
MONDRAGON
Actualizado: viernes, 7 abril 2017 13:04

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Mondragon Korporazioko kooperatibak 50 kilometro baino gehiagorekin parte hartzen ari dira Korrikaren 20. edizioan Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Gainera, korporazioko zenbait kooperatiba euskararen aldeko lasterketaren babesle aktibo dira.

Mondragonek gogoratu du bat egiten duela Korrikaren helburuarekin, mezuarekin eta oinarri duen lankidetzarekin. "Horren adierazle da, lan esparruan euskara normalizatzea helburu, korporazioko 60 kooperatibak baino gehiagok euskara plana abian izatea", nabarmendu du.

Mondragonen printzipioetako bat eraldaketa soziala da, eta bertan adierazten da, besteak beste, euskara suspertzen laguntzeko konpromisoa. Zentzu horretan, zehaztuta du 2017-2020 aldirako politika sozioenpresarialaren estrategien artean "proaktiboki aurrera egitea hizkuntzaren normalizazioan".