Morfeo Teatrok "El sombrero de tres picos" taularatuko du Donostiako Victoria Eugenian

Actualizado: miércoles, 22 febrero 2012 13:21
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Morfeo Teatro Clásico konpainia espainiarra Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da ostiralean eta larunbatean, "El sombrero de tres picos" obra antzezteko, 20:00etatik aurrera bi egunetan. Pedro Antonio de Alarcon idazlearen eleberrian oinarritutako testua Francisco Negro zuzendariak egokitu eta antzezlan bilakatu du. XIX. mendeko Espainia landatarra islatzen du, artisau lanaz baliatuta eta eskola klasikoaren estetika eta antzezpen arauak errespetatuz.

   Artezblaik jakinarazi duenez, Francisco Negro, Mayte Bona, Javier Leoni, Angel Gonzalo eta Felipe Santiago antzezleek eszenaratzen duten pieza honek, errotariaren emaztea eta korrejidorean artean sortutako istorioa islatzen du, jatorrizko testuaren mamia errespetatuz. Hala ere, garai hartan ohikoak ziren jauntxokeriak agerian jartzeaz gain, estilo ezaugarriak nabarmentzen dira ikuskizunean, besteak beste, pertsonaien herri hizkera edo argumentu burutsua.

   Andaluziako ostatu baten kokatzen da "El sombrero de tres picos" obraren istorioa. Korrejidorea agertuko da bertan Lucas errotariarekin ezkonduta dagoen etxekoandrearekin larrua jotzeko asmoarekin. Korrejidoreak senarra urruntzea lortzen badu ere, bere usteak ustel, ubidean erori, errotariaren arropak jantzi eta haren ohean sartu beharko baitu.

   Jatorrizko testuak nazioarteko ospea lortu zuen 1919an, hain zuzen ere, Diaghilev Ballet Errusiarrak egokitu eta aurkeztu zuenean. Morfeo Teatro Clásico taldeak aurkezten duen obra, berriz, maitasun eta engainuen inguruko argumentuaz baliatzen bada ere, moralkerietatik aldentzen da. Alarconen testua Iriarte, Samaniego, Cadalso, Melendez Valdes eta Jovellanosek asmatutako kopla eta bertsoekin osatzen da. Gainera, kostunbrismo erromantikoaren klasiko hau eszenaratzeko, Goyaren garaiko estetika gogoratzen dituzten jantziak eta dekoratuak erabiltzen ditu.

   Alarconen umorea berreskuratzen duen ekoizpen honen kalitatea azpimarratu dute antzerki kritikariek "surrealismotik gertu dagoen komediaren ukitua" duelako ('Diario de Burgos') edo "umoreaz baliatzen da iraganeko garaia gerturatzeko, antzezpen gehiegikeriarik erakutsi gabe" ('La Tribuna de Toledo').