Morillaseko (Araba) Kontzeju-Etxea birgaitua ireki dute, 78.000 euroko inbertsioa egin ondoren

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 18:53

GASTEIZ, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Morillasko Kontzeju-Etxea birgaitua irekitzeko ekitaldia ospatu da gaur, Iñaki Nafarreta Arabako Foru Aldundiko Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua buru zela. Eraikina birgaitzeko lanek 78.000 euroko inbertsioa ekarri dute, 64.000 euro foru erakundearen Funts Osagarritik irten direlarik.

Hartara, 40 bizilagun inguru dituen eta Erriberagotian (Añanako Kuadrilla) dagoen Morillasek badu jada gizarte-erabileratarako instalazio moderno bat. Kontzeju-Etxeari bizigarritasun handiagoa ematea izan da birgaitzeko lan nagusia, trenkada multzoa aldatuta.

Horrez gain, kanpoaldeko eta barrualdeko irisgarritasuna hobetu da, eskailera estalita eta komun egokitu bat jarrita, horiexek izan baitira eskaera nagusiak.