Moskuko Taekwondo Grand Prixean ariko da gaur Jone Magdaleno bilbotarra

Espainiako txapeldunordea da, gaur egun, Jone Magdaleno.
EUSKAL KIROLA
Actualizado: miércoles, 8 agosto 2018 16:46

BILBO, 8 Ago. (EUROPA PRESS) -

Jone Magdaleno, Euskadiko Taekwondo Federazioko kidea, Munduko Taekwondo Grand Prixean lehiatuko da gaur, Moskun. Izan ere, Espainiako Taekwondo Federazioak deitu du 21 urteko kirolari bilbotarra, gaur hasi eta abuztuaren 13ra bitarte Moskun egingo den lehiaketan parte har dezan; hain zuzen, 67 kilo azpiko kategorian.

Europako kirolari nabarmenak lehiatuko dira Moskun, 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko puntuak lortze aldera. Magdaleno bost urte zituelarik hasi zen Taekwondo praktikatzen, haren gurasoak irakasle izanik, Club Gimnástico Bilbao elkartean. Gaur egun, Espainiako txapeldunordea da 62 kilo azpiko kategorian.