Mostly Other People Do the Killing taldeak kontzertua emango du asteazkenean Donostian

Mostly Other People Do the Killing taldea
Foto: DONOSTIA KULTURA
Actualizado: lunes, 17 febrero 2014 13:54

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Mostly Other People Do the Killing (MOPDtK) taldearen kontzertua izango da asteazkenean, otsailaren 19an, Donostiako Victoria Eugenia Antzoki Club aretoan, iluntzeko 20:00etan hasita, 12 euroko sarrerarekin. John Irabagon (saxuak), Peter Evans (tronpeta), Kevin Shea (bateria elektronika) eta Moppa Elliott (baxua) dira taldeko kidea, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

   Moppa Elliott kontrabaxu jotzaile gazteak 2005ean sortu zuen Mostly Other People Do the Killing, New Yorken, bi ideia uztartzeko asmotan: jazzaren espiritu tradizionalarekiko zaletasuna eta egungo munduaren
konplexutasuna. Taldearen errepertorioan jazzeko genero guztiak aurki daitezke: New Orleanseko jazzetik bop eta hard boperaino, eta swingetik free itxuragabeeneraino.

   Taldeak sei disko grabatu ditu estudioan Moppa Ellioten beraren zigilua den Hot Cup Records diskoetxearekin: "Mostly Other People Do the Killing" (2005), "Shamokin!!!" (2007), "This Is Our Moosic" (2008), "Forty Fort" (2009), "Slippery Rock" (2013) eta "Red Hot" (2013). Halaber, zuzenean grabaturiko CD bikoitz bat dauka: "The Coimbra Concert", Clean Feed zigiluak argitaratua.

   2009an, talde estatubatuarrak DownBeat Critics' Pollen urteko 57. saria irabazi zuen "goraka datorren taldea" kategorian, eta Evans, Irabagon eta Elliottek ere sariak jaso zituzten kategorietan: tronpetista, saxofonista eta konpositore sailetan, hurrenez hurren. Jon Irabagonek Thelonious Monk Jazz Saxophone lehiaketa irabazi zuen 2008an, eta Kevin Shea bateria jotzaiele onen izendatu zuen 2013an 'Village Voice' aldizkariak.

   MOPDtK taldearen musikan oso ohikoak diren bi elementu umorea eta ironia dira. Elliottek esan duen bezala, biak ere hasierako jazzetik ezin bereiz daitezkeen elementuak dira. Hortaz, antzezten duten parodia itxurak pentsarazi lezakeenaren kontra, egiten duten musika ez dago jazzaren aurka zuzendua, baizik  eta musika horren hasierako izaera umoretsua eta jostagarria galarazi duen garbizalekeriaren kontra.