BILBO 22 Feb. (EUROPA PRESS) -
Motor-gidari bat zauritu da gaur arratsaldean Zarautz udalerri gipuzkoarrean gertatu den istripu baten ondorioz. Zaurituak 48 urte ditu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 16:00ak jotzear zeudela izan da, N-634 errepidean, Zarautzen. Oriora bidean zihoan Harley Davidson moto bateko gidariak kontrola galdu du eta erori egin da, orain ikertzen ari diren arrazoiengatik. Motor-gidria Donostia Ospitalera eraman dute.