Motorzale bat hil da Asteasun gertaturiko istripu batean

Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 18:18

DONOSTIA, 17 Sep. (EUROPA PRESS) -

Motorzale bat hil da arratsalde honetan GI-2631 errepidean gertatu den istripu baten ondorioz, Asteasun (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Ezbeharrra arratsalde honetan gertatu da, 17:10 aldera, motozikleta batek eta kamioi batek GI-2631 errepidean talka egin dutenean. Motorzalea berehala hil da.

Arratsaldeko 18:10ean oraindik errepidean zeuden kamioia, motozikleta eta hildakoaren gorpua, eta horregatik Ertzaintzak kontuz ibiltzeko gomendatu du eta auto ilarak sortzen ari direla jakinarazi.