Moulin Rogue izango dute gogoan ostiralean Bilboko Campos Eliseos Antzokian

Ikuskizunaren kartela
Foto: CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 3 febrero 2014 14:21

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Unión Cultural de las Artes Escénicas konpainiak "Parisko Musikal Handia" ikuskizuna aurkeztuko du datorren ostiralean, otsailaren 7an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, iluntzeko 20:00etatik aurrera, antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Adrian Lopez de Vicente zuzendari eta koreografoak zuzentzen duen ikuskizuna Parisko Moulin Rouge areto mitikoan inspiratuta dagoen musikala da. Noble baten eta dantzari gazte baten arteko amodiozko istorio korapilatsua aitzaki, ikuskizunak omenaldia egin nahi dio 1900etik Parisko Montmartre auzoan dagoen aretoari, burlesque eta can-can dantzak tarteko. Taula gainean 20 bat dantzari izango dira, "grinez beteriko ikuskizun erritmiko, indartsu eta eder batean".

   Unión Cultural de las Artes Escénicas taldearen eskutik helduko da obra Bilbora, nazioarteko bira amaitu ondoren. Adrian Lopez de Vicente dantza eta arte dramatikoan lizentziatua da ikuskizunaren zuzendaria.