Mugikortasunaren Aste Europarrean parte hartzera deitu ditu herritarrak Bilboko Udalak

Actualizado: viernes, 2 septiembre 2011 13:49

BILBO, 2 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Mugikortasunaren Aste Europarra jarriko dute martxan aurten ere, irailaren 16tik 22ra bitartean, hain zuzen ere. Helburua mugikortasunerako bide garbiagoak eta eraginkorragoak erabiltzearen garrantzia azpimarratzea da berriz ere. Herritarren parte-hartzea bultzatzeko Bilboko Udalak bi webgune (www.bilbaosinmicoche.net eta www.bilbaonirekotxbarik) sortu ditu, jendeak izena emateko lehiaketetan eta beste hainbat jardueretan parte hartzeko.

Bilboko Udalaren webgunearen bidez (www.bilbao.net) konektatu ahal izango da ekimenerako sorturiko web-orriekin. Izen-ematea telefonoz ere egiteko aukera egongo da, eta horretarako 94 405 41 82 telefonora deitzea baino ez da behar, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Bilbotarrek mota guztietako ekintzak aurkituko dituzte webgunean, besteak beste, bizikleta eta irristailu lasterketak, modu ekologikoan gidatzeko ikastaroak, ingurumen-jarduerak, hitzaldiak, argazki-proiekzioak eta kanpoan ospatutako pintura lehiaketa.

Bilboko X. Mugikortasunaren Aste Europarraren programazioan haurrak garraiobideen erabilpen zuzenaren garrantziaz kontzientziatzeko jarduera bat ere badago. Ikasturtea behin hasita, Bizkaiko hiriburuko 6 eta 12 urte bitarteko umeei idazlanak edo margolanak prestatzea zaie, eta Bilboko beren ibilbide gogokoena azaltzea ere eskatuko zaie.

Irailaren 22an, ikasleek oinezkoentzat ireki berri den Lutxana kalean zintzilikatuko den horma erraldoi batean ipini ahal izango dituzte beren lanak, bertan ospatuko baita aurten "Bilbao, nire kotxe barik" jardunaldia, Mugikortasunaren Aste Europarra amaitzeko.