Mundu mailako 15 norako turistiko gomendatuenen artean dago Donostia

Donostia, munduko norako turistiko gomendatuenen artean
Foto: Utzita
Actualizado: viernes, 17 febrero 2012 11:51

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Tripadvisor munduko bidaien webgune handienak 2012. urtean erabiltzaileentzat bisitatzeko norako gomendatuenenak diren 15 turismoguneen zerrenda argitaratu du, eta 12. postuan Donostia ageri da. Ranking horretan (geografikoki nahiz kultura eta esperientziei dagokienez askotarikoak) azken urtean bidaiarien iruzkin kopurua gehien ugaritu den turismoguneak biltzen dira.

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko iturriek jakinarazi dutenez, orain arte, Espainiako Estatuko turismogunerik ez zen agertzen Tripadvisor bidaien webguneko zerrendetan, eta beraz, Donostia da lehen hiria. Hala, besteak beste, Frantziako Bordele eta Lyon, Argentinako Mendoza, Estoniako Tallin, Letoniako Riga, Greziako Kreta uharteko Chania, Mosku edo Baliko Seminyak hondartzekin partekatuko du protagonismoa.

   Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, 2010-2013 marketin-plana martxan jarri zenetik, "ahalegin handia ari da egiten Euskadik kalitateko turismogune gisa interneten presentzia izan dezan, eta horrek bere ordaina izan du".

   "Izan ere, azken urteotan turista gehiago etorri dira, eta gainera, Donostia Tripadvisor bidaiarientzako webgunean gomendatuenak diren 15 turismoguneen izen oneko rankingean sartu da", azaldu dute.