Munduko Jendeen jaialdiak "Bilbotik irten gabe munduari bira emateko" erakusketa bat aurkeztuko du

Erakusketan ikusgai izango den lanetako bat
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 6 junio 2011 13:17

BILBO, 6 Jun. (EUROPA PRESS) -

Munduko Jendeen jaialdiak "Mugarik gabeko emakumeak" izenburuko erakustaldia aurkeztuko du gaur arratsaldeko 19:00etan Bilboko Alde

Zaharreko EHUren Esperientzia Gelan, "Bilbotik irten gabe bidaiatzeko aukera emanez". Ekainaren 20tik 26ra hiriburu bizkaitarrean ospatuko den jaialdiaren bosgarren edizioaren aurrekaria izango da erakusketa.

Aipatu bezala, erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko dute, eta han izango dira beren lanak aurkeztuko dituzten artistak eta kontzertu akustiko bat emango duen MobyDick kantautorea.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta

Munduko Jendeen Batzarrak (immigrazioarekin eta aniztasunean

oinarritutako elkarbizitzarekin lotutako 50 elkarte baino gehiagok osatua) antolatzen dute jaialdia. Munduko Jendeen Jaialdia gizartearen parte-hartze eta kolaborazio proiektua da, eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza eta sentsibilizazioa lantzea du helburu.

Olio-pinturek, paisaiek eta argazkiek osatzen dute "Mugarik gabeko emakumeak" erakusketa eta ekainaren 26a arte egongo da ikusgai. Erakusketan hainbat artistek hartu dute parte: Nahuatl Elkarteak, Pablo Neruda, Emakumeak Aniztasunean, Diaspora Sahararra, Ayllu eta Danubius elkarteek. Horien guztien bitartez emakumearen inguruko hainbat ikuspegi aurkezten dira.

Horrela, Jan Jairo Loza Silva nikaraguarrak hainbat lan aurkeztuko ditu "Usainak" izenburupean. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna da, eta bere sorterrian eta Espainian egin ditu erakusketak, haien artean Expo Zaragoza 2008n.

Bestalde, Leonardo Saez Morales Txileko argazkilariak "Ellas" izenburuko argazki-sorta aurkeztuko du. Euskal Herrian hainbat sari jaso ditu Saez Moralesek. Gainera, Emakumeak Aniztasunean Elkarteak Kolonbia, Espainia, Ekuador, Venezuela, Bolivia, Maroko eta Peru bezalako herrialdeetako emakume artisten lanak erakutsiko ditu.

Fernando J. Pio Silva, jatorri perutarreko artista, paisaia eta

erretratuetan espezialista da, eta bere zortzi lan egongo dira ikusgai erakusketan. Azkenik, Iulian Gradinaru artista errumaniarrak arte-zaharberritze lanetan dihardu. Liburuen marrazkigilea eta arte tekniken irakaslea da, eta "Vida y muerte, mujer mensajera" obra aurkeztuko du Bilbon.