Munlet taldeak "Bicefalopedia" disko berria kaleratu du

Munletek disko berria du kalean
Foto: IMANOL GABILONDO/MUNLET
Actualizado: lunes, 5 marzo 2012 18:12

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Munlet bikote gipuzkoarrak kalean du jada bere hirugarren diskoa, "Bicefalopedia" izenburukoa. Aurreko lanean boskote bezala aritu ondoren, Ina Herr Professor eta Anita LadyFingers bikote bezala datoz berriz disko berrian, eta beraiek ekoitzi dute lana El Cubo estudioan.

   Taldekideek Europa Press-i adierazi diotenez, "Bicefalopedia" formatu digitalean, biniloan eta CDan eskura daiteke. Biniloa Record Industry (Holanda) fabrikan manufakturatu dute, kalitatearen estandar onenekin, eta informazioa eta abestien hitzak barne hartzen ditu, argitaratu gabeko bi abesti deskargatzeko kupoi batekin batera. CD Digipack kopia islatzailea da (gauean dirdira egiten du) eta argitaratu gabeko bi kantak jasotzen ditu.

   Diskoa eskuratzeko zenbait bide daude. Horrela, martxoan zehar "prezio oso berezian" erosi daiteke taldearen bandcamp orrian (http://munlet.bandcamp.com/). Halaber, lana editatzen duten zigiluetan ere eskura daiteke, hots, Gost Highway Recordings (http://ghosthighwayrecordings.blogspot.com/2012/03/munlet-bicefalopedia-lp.html), Bi Batean Diskak (bibateandiskak@gmail.com), Screaminguy Records (screaminguy@gmail.com) eta, CDaren kasuan, Rumble Records zigiluan.

   Diseinuaren lana Paco Alcazarrek egin du, 'El Jueves', 'Rock de Lux', 'El País' eta 'Rolling Stone' bezalako aldizkarien ohiko marrazkigilea, eta argazkiak Imanol Gabilondorenak dira.

   Orain, Mendaroko bikoteak bira bati ekingo dio "Bicefalopedia" aurkezteko. Aurkezpen ofiziala ostegun honetan, martxoaren 8an, izango da, Bilboko Kafe Antzokian, Sonic Trash bilbotarrekin batera, eta ondoren, larunbatean, martxoaren 10ean, Eibarko gaztetxean. Geroago, Valentzian (martxoaren 17an), Bermeon (apirilaren 14an), Gasteizen (maiatzaren 12an) eta Madrilen (maiatzaren 18an) joko dute.