Murriztu, berrerabili eta birziklatuko duen "jatetxe eredu berri bat" defendatzen du Gipuzkoako Aldundiak

Actualizado: miércoles, 9 diciembre 2015 12:50

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak Basque Culinary Centerrek (BCC) eta foru erakundeak antolatutako Jatetxe Iraunkorrei buruzko IV. Jardunaldiak inauguratu ditu asteazken honetan, eta "jatetxe eredu berri bat" sortzearen alde agertu da, "murriztu, berrerabili eta birziklatu kontzeptuak erabiliz".

   BCCk antolatutako topaketaren inaugurazio hitzaldian, Asensiok nabarmendu du gizartearen maila guztietan lan egin behar dela, "gure ingurumena babesteko eta gure gizartea gizarte iraunkor bihurtzeko".

   Bere esanetan, aurreikusita dago elikagaien eskaera %50 eta ur kontsumoa %30 igoko direla 2030erako. Hori dela eta, bere ustez, egungo elikadura sistemak "ez dira iraunkorrak", erabiltzen dituzten baliabideen ekoizpen tasa kontsumo tasa baino txikiagoa delako, uraren %70 beraiek erabiltzen dutelako, eta berotegi efektuaren %30 eta arrantzaren gehiegizko ustiaketa haien ardura direlako.

   "Egoera horretan, bikaintasuna da gure gastronomiaren maila goren horri eustea jatetxe eredu berri bat sortuz, gure baliabideen eraginkortasun gorena izango dutena, hartara egiazko parametro iraunkorretan egoteko", esan du.

   Asensioren iritziz, iraunkortasun horrek, "energia kontsumoa eta hondakinen kudeaketa eta lehengaien kalitatea hobetuko ditu, produktu ekologikoen bidez, eta, hondakinak murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz, tokiko eta garaiko produktuen erabilera handituo da". "Ahalegin handia da, zalantzarik ez, baina modu egiazkoa eta praktikoa leku bat sortzeko, non gure inguruaz harro egon eta duintasunez bizi ahal izango garen", gaineratu du.