Murtziar batek irabazi du EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibertsitate Lehiaketa

Eric Luna idazle gaztea
Foto: EHU
Actualizado: lunes, 22 diciembre 2014 17:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibertsitate Lehiaketako epaimahaiak aurtengo edizioko irabazlea erabaki du, eta horrela, Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) da sariduna, "No me sirven en el electrobar" lanagatik.

   EHUk jakinarazi duenez, aurtengo ediziora 137 lan aurkeztu dira, horietatik sei euskaraz, eta Euskaditik nahiz Estatuko autonomia erkidego batzuetatik bidali dituzte. Horrez gain, gero eta gehiago dira Europak beste herrialdeetatik jasotakoak eta parte hartzaile hegoamerikarren edo beste leku batzuetakoen kopuruari eutsi egin zaio, Jerusalemgoei kasu.

   Eric Fernández-Luna Martínez -Eric Luna bezala sinatzen ditu bere lanak- Murtzian 1984an jaiotako autore gaztea da. Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomaduna da eta Idazketa Sortzailean Masterra du. Hainbat blog ditu eta haietan idazten du 2007tik. Beste literatur lehiaketa batzuetan ere saritu dute, hala nola 2011ko Creajoven lehiaketan, Ana María Aparicio Pardo ipuin lehiaketan eta Liceo Poético de Benidorm erakundearen sarian.

   2013an genero beltzeko eta pulp generoko ipuinen "Negra, fría, dura y en tu boca" izeneko liburua argitaratu zuen. Gaur egun, Ía Gil irakasle eta gidoilariarekin batera antzezlan baten idazketan murgilduta dago.

   Piedad Frías, Isabel Muguruza eta José Mª Vallejo izan dira lehiaketako epaimahaikideak. Fantasiazko Ipuin Laburren Unibertsitate Lehiaketa 800 eurorekin sarituko da eta saritutako lanak EHUren jabegopean geldituko dira, saritutako azken ipuinak biltzen dituen liburua argitaratzeko xedearekin. Orain arte "El Eco del Espejo", "Cristales rotos" eta "Altos vuelos" lanak argitaratu dira.