Museoen eta ondare guneei buruzko biltzar bat egingo da Donostian

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 12:51
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Baloreen Filosofia eta Giza Antropologiaren Sailak "Museoak eta ondare guneak: publikoak ezagutzen" biltzarraren hamargarren edizioa antolatu du, Irungo Oiasso Erromatar Museoaren, San Telmo Museoaren, Université Lumière Lyon unibertsitatearen, Bartzelonako Unibertsitatearen, Les Musèes de la Civilisation de Quebec museoaren eta Université Tolousse III unibertsitatenre laguntzaz. Hitzordua Donostian da, ostegunean eta ostiralean, urriaren 23an eta 24an.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, topaketaren lehen jardunaldia EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean izango da, eta bigarrena San Telmo Museoan. Sarrera librea da. Parte hartuko duten hizlarien artean dago Magdalena Mieri National Museum of American History museoko historia eta kultura latindarreko programaren zuzendaria.

   Irekiera ekitaldia ostegun goizeko 09:30ean izango da, eta Ana Arrieta EHUko Gipuzkoako campuseko errktoreordeak, Xabier Etxague EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Susana Soto San Telmo Museoko zuzendariak eta Cristina Aguirre Irungo Oiasso Erromatar Museoko gerenteak parte hartuko dute.

   International Council Of Museums-ICOM erakundearen arabera, kultura ondasunak zabaltzea eta erakustea dira museoen eginkizun garrantzitsuenetakoak, bai eta ondasun horiek zaintzea eta ikertzea ere. Eginkizun horiek guztiak dagozkie baita ondare guneei eta eremuei ere.

   Zeregin horien garrantzia aldatu egin da historian zehar. Aspaldian garrantzi handiena hartu duen eginkizuna komunikazioa izan da, erakusketaren bidez bereziki. Hori horrela gertatu da kultur politikagintzan "kulturaren demokratizazioa" eta "kultura demokrazia" ereduak ezarri direlako, eta honek guztiak ere erakusketa diseinua eraldatu egin du.

   Bereziki, hurrengo galderei erantzungo die biltzarrak: nola azaldu kulturaniztasuna, mestizaje soziokulturala eta nortasun anitzak erakusketetan?; nola eragiten diete kulturaren espektakularizazioak eta kultura ondasunek erakusketa prozesuei?; zertan mugatzen dio zenbait museok eta ondare gunek erakunde publikoekiko duten menpekotasunak erakusketa baten antolakuntzari?; zer nolako elkarrekintzak ematen dira adituen, toki erkidegoen eta publikoen artean?; nola adierazi kultura ondasunek duten ezaugarri polisemikoa?; edo zer nolako eragina dute teknologia berriek eta internetek espografian?.