Musika, ikus-entzunezkoak eta haur antzerkia izango dira Gernika-Lumon (Bizkaia) maiatzeko kultur programazioa agurtzeko

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 12:25

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumon (Bizkaia) maiatzerako antolatutako programazioa ostiralean eta larunbatean izango diren musika klasikoko kontzertu batekin eta Kameratoia 2012ren sari banaketarekin, hurrenez hurren, eta igandean Teatro Paraiso taldeak taularatuko duen "Ezetz hegan egin" antzezlanarekin bukatuko da.

Ostiral honetako ekitaldi lirikoa, Bizkaiko Udaberri Musikalaren X. Zikloaren barne dago eta 19:00etan hasiko da. Alfredo Kraus Musika Elkarteak antolatutako saioan, Patricia Sesar sopranoa, Iker Bengoetxea tenorra, Mikel Zabala baxua eta Itziar Barredo pianista arituko dira.

Larunbatean, 19:00etan, Kameratoia 2012 lehiaketaren sari banaketa izango da. Norgehiagoka honetan bost egunetan egindako hiru eta zortzi minutu arteko film laburrak aurkezten dira.

Azkenik, igandean, 17:00etan, "Ezetz hegan egin" antzezlana taularatuko du Teatro Paraiso konpainiak. Lanaren protagonistak Ozeaniako irletan bizi diren Tourons txoriak dira, baina klima aldaketa dela-eta, beste lurralde batzuetara presaka alde egin behar dute.

Contenido patrocinado