Musika taldeek irekita dute jada "Artistas en Ruta" programaren hautaketan sartzeko deialdia

Actualizado: lunes, 24 febrero 2014 17:30
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   AIE elkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten ere hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen "Artistas en Ruta" programan parte hartzeko aukera izango dute. Estatu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz berritzen da urtean, eta dagoeneko irekita dago programaren hautaketa prozesuan sartzeko deialdia.

   Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazi dutenez, irailetik abendura bitarteko programan parte hartuko duten taldeak martxoan hautatuko ditu aditu talde batek. Urtarriletik ekainera bitarteko kontzertuak emango dituzten musikarien zerrenda, berriz, urrian osatuko dute.

   Horrela, programan parte hartzeko interesa duen artistek edo taldeek bi aukera dituzte. Alde batetik, AIE elkarteko egoitzetako batera hurrengo materiala bidali daiteke: CD bat, edizioa euskarri fisikoan badago, edo ziurtagiriren bat edizioa digitala bada; aipamen biografikoa (musika estiloa); eta harremanetarako datuak (izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa eta e maila). Bestalde, on line ere eman daiteke, eta, horrez gain, editaturiko CD bat AIEren ordezkaritzetako batera bidali.