Mutilazio genitala prebenitzeko profesionalen prestakuntza koordinatuko du Emakundek

Actualizado: jueves, 5 febrero 2015 12:46
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak prestakuntza hasiko du otsailean zerbitzu sozial, hezkuntza eta osasun arloko profesionalekin, mutilazio genitala prebenitzeko. Izan ere, Mutilazio Genitalaren aurreko Tolerantzia Ezaren Nazioarteko Eguna ospatuko baita ostiral honetan, otsailaren 6an, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) hala erabakita.

   Emakundek jakinarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona inguru bizi dira, eta herri hauetako familietakoak izateagatik mutilazioa jasateko arriskuan egon daitezkeen nesken kopurua 800 inguru da. Horrela, dagoeneko zenbait prebentzio esperientzia daude abian EAEn, adibidez, Basurto-Bilboko Osasun Erakunde Integratuan.

   Etorkizunera begira, Euskadin prebentziorako programa orokor bat izateko asmoarekin, Emakundek mutilazio genitalaren prebentzioaren egoeraren diagnostiko lanak koordinatu ditu, eta hauen ardura teknikoa Wassu-UAB Fundazioarena izan da.

   Otsailean, Emakundek prestakuntza saioak hasiko ditu "agente klabeak" izena hartu duten osasun, hezkuntza eta zerbitzu sozialetako profesionalekin. Profesional hauek prebentzioaren diagnostikoan identifikatu dira eta Eusko Jaurlaritza eta foru aldundietako Osasun, Politika Sozial eta Hezkuntzako arduradunek hautatu dituzte, bai eta mutilazioa egiten den herrietako bizilagun gehien dituzten udalek ere.

   Prestakuntza hau Wassu Fundazioko arduradunek zuzenduko dute eta, besteak beste, alderdi kultural eta sozialezi buruz, osasunean duen ondorioei buruz, pertsonak artatzeko zerbitzuetatik gaiari heltzeko moduari buruz eta protokoloak eta haien irismenari buruz hitz egingo da.