"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa" webgunean jarri du Euskaltzaindiak

Actualizado: lunes, 28 julio 2014 14:30
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Euskaltzaindiak "Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa" liburua sarean jarri du, eta bere webgunean kontsulta daiteke jada. Liburua Akademiaren eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako "Mendaur" bildumaren 10. zenbakia da, eta egilea Amaia Apalauza da, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

   Amaia Apalauzak 2011. urtean aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza da liburua. Tesiaren zuzendaria Iñaki Camino euskaltzain urgazlea izan zen, eta lana euskal hizkuntzalaritzaren esparruan kokatzen da, dialektologian, zehazki.

   Amaia Apalauzak Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara bildu eta aztertu du liburuan, hau da, Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelukoa.