Naturgas Energiak 100.000 elektrizitate-bezero baino gehiago ditu EAEn

Actualizado: jueves, 13 enero 2011 17:01

BILBO, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -

Naturgas Energiak gas eta elektrizitateko 100.000 bezero baino gehiago ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Horrez gain, argia eta gasaren Funciona mantentze-lanetarako zerbitzuaren 116.000 kontratu baino gehiago ditu.

Naturgas Energia izan zen lehena eskaintza bikoitza -gasa eta elektrizitatea faktura berean sartzen dituen eskaintza integrala merkaturatzen, bai eta argi- eta gas-instalazioen Funciona mantentze-lanetarako eta konponketarako zerbitzua eskaintzen ere.

Energiaren Espainiako Batzorde Nazionalak 2010eko azaroan argitaratutako azken txostenean, Naturgas Energiaren eta HC Energiaren eskaintza nabarmendu zuen, eta Espainiako merkatuan dagoen onenetako bat dela aipatu, konpainiako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Zerbitzu bikoitzarekin, bezeroak automatikoki jasotzen ditu puntuak, eta leialtzeko programaren bidez, puntuak energiarekin edo bestelako opariekin truka ditzake.

Gainera, zerbitzu bikoitza duten bezeroek faktura bakarra jasotzen dute, eta faktura elektronikoa jasotzeko aukera ematen zaie; hala hautatuz gero, konpainiak zuhaitz bat landatzen du. Bestalde, bezeroek puntuak jasotzen dituzte berehala, eta alta emateko unean indarrean dauden eskaintzetan parte hartzen dute. Gainera, bezeroentzako atala dute konpainiaren webgunean, besteak beste, fakturak eta puntu-programaren laburpenak kontsultatzeko. Horri guztiari esker, Naturgas Energia da EAEn energia-eskaintza bikoitza ematen duten konpainietan lehen operadorea.